Ongi etorri Etxe Faktoriara
Nire eginkizuna zuri bizitza erraztea da. Zeurea, lasai egotea.
Lagun zaitzaket...
- Egin nahi zenituzkeen berritze lanak atzeratzen badituzu badakizulako apalategi hori hustu behar duzula, eta ez dakizu non gorde/zer egin bertan dagoen guztiarekin.
- Etxera iritsi eta eginbehar mordoa badituzu, eta ordenatzea ez bada zure lehentasuna. Badakizu egin behar duzula, pilaketak eta trasteak gero eta nabarmenagoak direla, baina ez duzu horretarako momenturik, gogorik ezta modurik aurkitzen.
- Zure etxean ezezagun sentitzen bazara desordenak gain hartu duelako.
- Behar baino gehiago erosten baduzu ez duzulako gordeta daukazun hori aurkitzen, denbora eta dirua xahutuz.
- Etxe-aldaketa baten aurrean ez badakizu nondik hasi.
- Urtaro-aldaketa iritsi eta ez baduzu gogoratzen non gorde zenuen garaiko arropa.
- Jaioberri bat iristear egonda ez baduzu haren logela prestatu.
Ez zaitez kezkatu…
- Utzidazu gidatzen eta aholkatzen. Arazoa atzeman eta zure beharretara egokitutako sistema pertsonalizatua ezarriko dugu.
- Elkarrekin etxea etxebizitza bihurtuko dugu. Zure etxea zure babeslekua da, eta bertara sartzean bakea eta lasaitasuna sentituko dituzu.
- Beharrezkoa bada altzariak berriz kokatuko ditugu espazioa zabaldu eta optimizatzeko.
- Etxe-aldaketaren lehen egunetik etxea prest izango duzu.
- Ordenak denboran zehar irauteko modua bilatuko dugu.
Har nazazu kontuan…
- Antolatzea eta ordenatzea nire pasioa da. Zuk desordena ikusten duzun tokian nik aukerez betetako espazioa ikusten dut.
- Ordenaren bitartez kontzientziaz jabetuko gara. Kanpokoa ordenatuz barrua ordenatzeko.
- Gure gorputzak ez du berdin erantzuten ordenaren edo desordenaren aurrean. Bete dezagun gorputza energia berriztatzailez, bakez eta zoriontasunez, estresa eta antsietatea eman beharrean.
- Presta zaitez ordenak eragiten duen ongizateaz gozatzeko.
Etxe Faktoria by Leti Padrones
Leti Padrones naiz, ondo antolatzen den donostiarra.
Orain dela denbora bat, garapen pertsonal bete-betean nengoela, hausnarketa bat egin nuen (40 urtetako krisia izango zen?), eta benetan gustuko nuen horretan lan egin behar nuela ohartu nintzen.
Erraza izan zen gehien gozatzen dudan gauzen artean brikolajea zegoela ohartzea, gauzak sortzea, etxerako apaingarriak egitea tela edo egurrrarekin. Banekien etxea ondo ordenatuta eta antolatuta izatea nire parte zela. Gainera, hiru umeren ama izanda eta etxe txiki batean bizita, ezinbestekoa bihurtzen da etxea ondo antolatuta egotea. Gauza bakoitza dagokion lekuan ikusteak sortzen didan bakea eta ongizatea izugarriak dira.
Orduan aurkitu nuen “La Escuela del Orden”, eta Espazioen Antolatzaile Profesionala ikastaroa egitea erabaki nuen.
Nire bi pasioak elkartuta, ordena eta DIYa, jaio zen Etxe Faktoria. Ordena sortzen; ordenatu eta antolatu soilik ez, antolatzaile pertsonalizatuak ere sortzen baititut zure beharretara eta espaziora egokitzeko.
Azkenengo proiektuak
Ezagutu nire azken proiektuak eta espazioaren eraldaketa batek zure bizitza nola alda dezakeen.