Behar duguna baino gehiago gordetzeak eta gero eta etxebizitza txikiagoak izateak, ordena mantentzea ia ezinezko bihurtzen dute. Gauzen dagokien tokian egon behar dute eta dagokien neurrian. Lagom suediar jatorriko hitza da “behar beste edo behar bezain ona” esan nahi duena. Gure gauzetan ordena txertatzean, gure bihotzean ere ordena jartzen dugu. Atzoko gauzak gordetzen ditugu gaur bihar erabili ahal izateko.

Metodologia

Nire lan-metodologian prozesua emaitza bezain garrantzitsua da.

1. Hitz egiteko

2. Elkar ezagutzeko

Balorazio bisita baten bidez zu ezagutuko zaitut, eta zurekin, hobetzeko duzun espazio hori. Espazioa prestatzeko beharrezko denbora balioetsiko dut, eta zure beharrak kontuan hartuz, ekintza plan bat aurkeztuko dut.

Beharrezkoa baldin bada, espazioa optimizatzeko aholkuak emango dizkizut, gauzak gordetzeko produktu edo antolatzaileren bat proposatuz.

Zereginekin ados jarritakoan, lan-saiorako data jarriko dugu.

3. Elkarrekin lan egiteko

Adostutako egunean eta orduan gela ordenatzen eta antolatzen hasiko gara.

Lehen fasean, elkarrekin egingo dugu lan. Espazioa hustutakoan, beharrezko gauzak identifikatzen lagunduko dizut eta zure gauzak kategoriatan sailkatuko ditugu. 

Ni arduratuko naiz behar ez duzuna botatzeaz edota dohaintzan emateaz.

Bigarren fasean, zure gauzak beste modu batera kokatzea litzatekeena, neuk bakarrik egin dezaket horrela nahi izanez gero. 

Amaitutakoan, egunerokoan ordena mantentzen laguntzeko aholku batzuk emango dizkizut. 

4. Balorazioa egiteko

Aste batzuetara, zurekin kontaktuan jarriko naiz sistema egokia dela egiaztatzeko. edo beharrezkoa bada, egokitzeko.

Zeuk erabakiko duzu etorkizunerako mantentze zerbitzuren bat nahi duzun edo ez.