Behar duguna baino gehiago gordetzeak eta gero eta etxebizitza txikiagoak izateak, ordena mantentzea ia ezinezko bihurtzen dute. Gauzen dagokien tokian egon behar dute eta dagokien neurrian. Lagom suediar jatorriko hitza da “behar beste edo behar bezain ona” esan nahi duena. Gure gauzetan ordena txertatzean, gure bihotzean ere ordena jartzen dugu. Atzoko gauzak gordetzen ditugu gaur bihar erabili ahal izateko.

Proiektuak

Bainugela

 Produktuak bateratuz.

Orain, familiakide bakoitzak bere espazioa du kaxoian, eta hala ere, toallak gordetzeko lekua egitea lortu dugu. Botikak aztertu eta iraungitakoak kendu ditugu. Eta  azkenik, xaboientzat euskarri bat ezarri dugu. Modu honetan, dutxatzerakoan ez dira bainuontzira erortzen, eta garbitzerakoan ere ez dugu pote bakoitza altxatzen ibili beharrik.