Behar duguna baino gehiago gordetzeak eta gero eta etxebizitza txikiagoak izateak, ordena mantentzea ia ezinezko bihurtzen dute. Gauzen dagokien tokian egon behar dute eta dagokien neurrian. Lagom suediar jatorriko hitza da “behar beste edo behar bezain ona” esan nahi duena. Gure gauzetan ordena txertatzean, gure bihotzean ere ordena jartzen dugu. Atzoko gauzak gordetzen ditugu gaur bihar erabili ahal izateko.

Proiektuak

Birentzat Armairua

Garaikoa soilik utziz

Ez dugunean armairu aldaketarik egiten (uda-negua), arropa pilatzen dijoakigu, eta ezin dugu daukagun gugztia ikusi; ondorioz, daukaguna baino gutxiago erabiltzen dugu. Orain dena ikusgarri dago, eta garaikoa soilik utzita, dena errepasatu ahal izan dugu. Baten bat beroa heltzen denerako utzi dugu, eta besteren bat joaten utzi dugu.