Behar duguna baino gehiago gordetzeak eta gero eta etxebizitza txikiagoak izateak, ordena mantentzea ia ezinezko bihurtzen dute. Gauzen dagokien tokian egon behar dute eta dagokien neurrian. Lagom suediar jatorriko hitza da “behar beste edo behar bezain ona” esan nahi duena. Gure gauzetan ordena txertatzean, gure bihotzean ere ordena jartzen dugu. Atzoko gauzak gordetzen ditugu gaur bihar erabili ahal izateko.

Proiektuak

Egongela

Gauza bakoitzari dagokion lekua bilatzen.

Beste behin, armairu gainak hustea dagokigu. Eta bestetik, gauza bakoitzari dagokion lekua sortzea, hau da: beirateria osoa elkarrekin, joskintzarekin lotutako guztia leku berean, aparatu elektroniko guztiak batera, baina ez nahaspilatuta (bideojokoak alde batetik, telefonoak bestetik…). Gauza bakoitza non dagoen jakinda, zerbait behar dugunean zuzenean joango gara kaxoi horretara.