Behar duguna baino gehiago gordetzeak eta gero eta etxebizitza txikiagoak izateak, ordena mantentzea ia ezinezko bihurtzen dute. Gauzen dagokien tokian egon behar dute eta dagokien neurrian. Lagom suediar jatorriko hitza da “behar beste edo behar bezain ona” esan nahi duena. Gure gauzetan ordena txertatzean, gure bihotzean ere ordena jartzen dugu. Atzoko gauzak gordetzen ditugu gaur bihar erabili ahal izateko.

Proiektuak

Egurrezko kaxa

Jostailuak berehalakoan gordetzeko ezin hobea.

Apalategi baten azpian ezertarako erabiltzen ez genuen txokoa genuen. Jostailuak gordetzeko egurrezko kutxa hauek egitea bururatu zitzaidan logelako koloreekin apainduta. Atera eta nahi dutena hartzen dute. Eta zorua garbitzeko unea iristen denean, gauza bera, mugitu besterik ez dira egin behar.