Behar duguna baino gehiago gordetzeak eta gero eta etxebizitza txikiagoak izateak, ordena mantentzea ia ezinezko bihurtzen dute. Gauzen dagokien tokian egon behar dute eta dagokien neurrian. Lagom suediar jatorriko hitza da “behar beste edo behar bezain ona” esan nahi duena. Gure gauzetan ordena txertatzean, gure bihotzean ere ordena jartzen dugu. Atzoko gauzak gordetzen ditugu gaur bihar erabili ahal izateko.

Proiektuak

Egurrezko kaxoia

Irisgarritasun zaileko txokoa konponduz.

Ohearen eta paretaren artean tarte estua genuen, sakonera dezentekoa. Ez zen erraza iristea, eta horregatik egin nuen neurriko kaxa bat gurpilekin, nahi duena gordetzeko eta nahi duenean berriz hartzeko.