Behar duguna baino gehiago gordetzeak eta gero eta etxebizitza txikiagoak izateak, ordena mantentzea ia ezinezko bihurtzen dute. Gauzen dagokien tokian egon behar dute eta dagokien neurrian. Lagom suediar jatorriko hitza da “behar beste edo behar bezain ona” esan nahi duena. Gure gauzetan ordena txertatzean, gure bihotzean ere ordena jartzen dugu. Atzoko gauzak gordetzen ditugu gaur bihar erabili ahal izateko.

Proiektuak

Jantzigela

Batetik bira pasatzen garenean.

Jantzigela ezin hobea zuen, dena batentzat soilik. Baina bizitza aldatu egiten da, eta partekatzeko unea iritsi da. Pixkanaka txokoak egiten joan zen, baina horrek ez zuen funtzionatzen. Beraz, bikoteari modulu osoa eman diogu, kaxoiak zituen bakarra. Bera, ordea, ez zen kaxoirik gabe geratu, beste bat ipini diogu.