Proiektuak
Sukaldea
Sukalde-gainak husten.
Bisualki sukalde ordenatua izatea lortu genuen, sukalde-gainetan beharrezkoa zena soilik utziz. Lekaleak, pastak, arrozak… gordetzeko ontziak ipini genituen, honela pakete bat baino gehiago zabalik egotea saihestuz.
Eta gehien gustatu zitzaiguna: gosarien kaxoia. Kaxoi honetan gosaria prestatzeko kafeak, infusioak, gailetak, zerealak… ipini genituen. Gainera behekaldean kokatu genuen, autonomo izaten laguntzeko eta txikienek euren gosaria prestatu ahal izateko.
Beste proiektu batzuk
Ezagutu nire azken proiektuak eta espazioaren eraldaketa batek zure bizitza nola alda dezakeen.