Behar duguna baino gehiago gordetzeak eta gero eta etxebizitza txikiagoak izateak, ordena mantentzea ia ezinezko bihurtzen dute. Gauzen dagokien tokian egon behar dute eta dagokien neurrian. Lagom suediar jatorriko hitza da “behar beste edo behar bezain ona” esan nahi duena. Gure gauzetan ordena txertatzean, gure bihotzean ere ordena jartzen dugu. Atzoko gauzak gordetzen ditugu gaur bihar erabili ahal izateko.

Proiektuak

Trastelekuak

Antolaketa egokia eta erraz iristea bilatuz.

Gorde, gorde eta gorde egiten dugu. Eta behar dugunean: non dago? Garaje-trasteleku honetan hobekuntza ugari egiteko gai izan gara: armairuan delikatuena gordetzeko lekua egin dugu, kirolentzat eremu bat sortu dugu, kaxei etiketak ipini dizkiegu une oro barruan zer duten jakiteko…