Behar duguna baino gehiago gordetzeak eta gero eta etxebizitza txikiagoak izateak, ordena mantentzea ia ezinezko bihurtzen dute. Gauzen dagokien tokian egon behar dute eta dagokien neurrian. Lagom suediar jatorriko hitza da “behar beste edo behar bezain ona” esan nahi duena. Gure gauzetan ordena txertatzean, gure bihotzean ere ordena jartzen dugu. Atzoko gauzak gordetzen ditugu gaur bihar erabili ahal izateko.

Zerbitzuak

Antolakuntza - sistema on bat hainbat zerbitzutan aplika dezakegu.

Nola sentitzen duzu zure etxea? Nola irudikatzen duzu? Armairua ireki eta daukazun guztia ikusi nahiko zenuke?

Erantzunak argi badituzu, bertan nola sentitu nahi zenukeen ulertzen lagunduko didazu, eta zure beharrak ezagutuz errealitate bihurtuko ditugu. Antolaketa-sistema bat sortzen lagunduko dizut armairuetako espazioari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko.

basic

Prozesu guztian zehar lagunduko eta gidatuko zaitut, baina ni ez naiz fase guztian zehar bertan egongo.

standard

Prozesu guztian zehar bertan egonda lagunduko eta gidatuko zaitut.

Aholkularitza

Zure beharretara egokitutako aholkuen bidez lagunduko dizut, eta behar duzun gelan ordena antolatzeko eta mantentzeko jarraitu beharreko urratsak adieraziko dizkizut. Bileraren ondoren, adostutakoaren laburpena bidaliko dizut, zuk erabakitzen duzune momentuan antola dezazun.

Zure etxeko beharrak aldatu egin dira?

Jaioberri baten etorrerarako gela bat eraldatu behar baduzu; zure nerabearen logelak haur batena baldin badirudi; telelanean hasi eta etxean bulegoa behar baduzu... espazioa zure behar berrietara egokituko dugu. Murrizten, berrerabiltzen eta birziklatzen. Espazioei ahalik eta probetxu gehien aterako diegu, altzari funtzionalak bilatuz. Daukaguna behar berrietara egokituko dugu espazioa optimizatzeko.

Aholkularitza

Zure beharretara egokitutako aholkuen bidez lagunduko dizut, eta behar duzun gelan ordena antolatzeko eta mantentzeko jarraitu beharreko urratsak adieraziko dizkizut. Bileraren ondoren, adostutakoaren laburpena bidaliko dizut, zuk erabakitzen duzune momentuan antola dezazun.

Espazioen egokitzea-en proiektuak

Ezagutu nire azken proiektuak eta espazioaren eraldaketa batek zure bizitza nola alda dezakeen.

Ba al dakizu benetan zer gordetzen duzun zure trastelekuan?

Hiztegiaren arabera, trastelekua egunerokoan erabiltzen ez diren trasteak eta gauzak gordetzeko lekua da. Alabaina, trasteleku batean gordetzen diren gauzen %80a ez da erabiltzen edo dauzkagunik ere ez dakigu. Funtzionalitatea berreskuratzen lagunduko dizut noizbehinka erabiltzen dugun edo tamainagatik etxean sartzen ez den hori guztia gorde dezazun; adibidez: bizikletak, maletak, Eguberrietako apaingarriak, lerak...

basic

Prozesu guztian zehar lagunduko eta gidatuko zaitut, baina ni ez naiz fase guztian zehar bertan egongo.

standard

Prozesu guztian zehar bertan egonda lagunduko eta gidatuko zaitut.

Aholkularitza

Zure beharretara egokitutako aholkuen bidez lagunduko dizut, eta behar duzun gelan ordena antolatzeko eta mantentzeko jarraitu beharreko urratsak adieraziko dizkizut. Bileraren ondoren, adostutakoaren laburpena bidaliko dizut, zuk erabakitzen duzune momentuan antola dezazun.

Trastelekuak eta garajeak-en proiektuak

Ezagutu nire azken proiektuak eta espazioaren eraldaketa batek zure bizitza nola alda dezakeen.

Berriz hasi nahi duzu guztia dagokion tokian dagoela eta bestelako kargarik gabe?

Etxe-aldaketa kaosa izan liteke. Utz ezazu nire esku partzialki edo osotasunean. Zeuk erabakitzen duzu. Altzari-muntatzaileak edo garraio-langileak ohea logelan eta sofa egongelan jartzeaz arduratzen diren bezala, ni armairuetan arropa eta sukaldean mahai-tresnak kokatzeaz arduratzen naiz. Bizitza berri bat hasi, etxe berri batean, gauza guztiekin, gehiegikeririk gabe, loturarik gabe eta karga emozionalik gabe, guztia dagokion lekuan dagoela. Nire esku utzita, etxera sartzen zarenean, bizi besterik ez duzu egin beharko.

Pre mudanza

Etxe-aldaketaren aurrekoa antolatzen dut, utzi beharreko etxean aukeraketa egiten lagunduz eta hartu beharreko erabakietan gidatuz; eta etxe-aldaketen ondorengoa, etxebizitza berriaren azterketa eginez eta zure ohiturak, zaletasunak... ezagutuz, guztia dagokion tokian kokatzeaz arduratzen naiz, funtzionalitatea bilatuz eta etxebizitza berriaren espazioa optimizatuz.

Post mudanza

Etxe-aldaketen ondorengoa antolatzen dut. Guztia dagokion tokian kokatzeaz arduratzen naiz, funtzionalitatea bilatuz eta zure etxe berriaren espazioa optimizatuz.

Zure espaziora egokitzen den antolatzailerik ez dagoela uste duzu?

Batzuetan badakigu zer nahi dugun, zer behar dugun, baina ez dugu merkatuan aurkitzen. Zure espazioari eta beharrari egokitutako antolatzailea diseinatuko dut.

Eguneratu nahiko zenuke emankorragoa izateko, baina ez daukazu denborarik?

Negozio baten antolaketa ezak bezeroak guztiz asebeteta ez egotea eta salmentak jaistea eragin dezake. Antolaketa-sistema egokia ez izateak eraginkortasuna eta denbora galtzea eragin diezaguke, denbora gehiegi pasatzen dugulako ordaintzeke dauden fakturak, egin beharreko eskariak... aurkitzen. Zure negozioari etekin gehiago ateratzen lagunduko dizut, negozioaren kontrola hartzeko kalitatezko denbora sortuz, etekinak handitzeko beharrezko erremintak eta aplikazioak hobetzeko denbora izan dezazun.